gure agentziak pertsona izena du

Agentzia sortzaile, apurtzaile, berritzaile eta digital bat gara, baina batez ere, pertsonen agentzia bat gara.
Pertsonekin eta pertsonentzat lan egiten duten pertsonena.

ideia handiak

Pertsonak teknologiatik bereizten gaituen hori egiten dugu. Markak gizatiarragoak eta gertukoagoak egiten dituzten ideiak sortzen ditugu. Ideia horiek kontsumitzailearen adimenean are gehiago sendotzeko estatistikak egiten ditugu, euskarri eta plataforma guztien bitartez.
Eta bai, diseinua, digitala, ikus-entzunezkoa, brandedcontent eta produkzioa egiten ditugu, azken teknologiak erabiliz. Eta egiten dugun guztia, marken atzean dauden pertsonengan pentsatuz egiten dugu.

zer egiten dugu...

Badakigu dena oso azkar aldatzen ari dela, baina guk badakiguare azkarragoak izaten, aldaketei aurrea hartzeko.
Badakigu GRP edo AI/UI/UX/PM inguruan hitz egiten. Badakigu story-ez.Berdin dio zertarako, spot baterako nahizInstagramerako. Izan ere, badakigu garrantzitsuena horietan kontatzen dena dela, eta nori kontatzen zaion eta zertarako. Ondo ezagutzen ditugu errealitate areagotua, birtuala eta egunerokotasuneko errealitatea. Badakigu nabarmenak izan behar dugula, eta eraginkorrak.
Azken finean, badakigu dena etortzen eta joaten dela, baina betiko geratzen dena pertsonak direla.
Pentsatu eta sentitu egiten duten pertsonak, horretarako bitartekoa, plataforma edo teknologia dena dela.

Urban
Klima 2050
ihobe

Egin dugun azken-azkenekoa

Eta onena oraindik egiteko dagoena da.

itsasotik 100 metrora gaude.

Hemen askoz hobeto pentsatzen delako.
Nahi duzunean etor zaitezke gu bisitatzera, Zugazarte Hiribideko 8. zenbakiko 3. solairura, Getxon. Nahiago baduzu, deitu 94 480 03 78 telefonora edo idatzi hola@ros.es helbidera.



asteburutik 3 egunera gaude

Harpidetu zaitez gure newsletterrean, ostiralero Eguraldia eta albiste bat jasotzeko:


martes 4

19º 20º 15º

Ros Video

Osatzen dugu

49 pertsonako plantillabat osatzen dugu.
45 urteko esperientzia osatzen dugu.
360º-ko ezagutza osatzen dugu. Azken finean, edozein proiekturi edo beharri mugak kentzeko beharrezkoa den guztia osatzen dugu. Horrek Euskadiko komunikazio-talderik osoena bihurtzen gaitu, gaitasun gizatiar eta teknikorik handiena duena.

Osatzen dugu

Euskadin 49 pertsona esan dugu?
Zuzendu egingo dugu. 650 profesional baino gehiago gara, penintsula osoko 16 egoitzatan banatuta, tokiko edozein premiari erantzun ahal izateko. Baina, gainera, INRED Taldeak diziplinarteko partner espezializatuak ditu marketinaren esparru guztietan: baliabideen erosketa, branding, inbound marketina, eragin-marketina, brandedcontent, Social Media, sustapenak, aholkularitza eta komunikazioa edo edozein merkatutan ikusgai egiteko irtenbideak.

25 urte

Duela 25 urte, Rosen lan egiten duten zenbait pertsona jaioberriak ziren. Beste batzuk, berriz, hasiera-hasieratik daude hemen. Beste askok bidearen zati batean lagundu digute.Horiei guztiei esker, 25 urte bete ditugu.
Eta, jakina, eskerrik asko gurekiko konfiantza agertu duten marka guztiei, 25 urte gehiago betetzeko.

  • tik tok
  • twitter
  • facebook
  • youtube
  • vimeo
  • linkedin
  • instagram


Av. Zugazarte 8 3º Edificio ABRA 4 Las Arenas, Bizkaia, 48930
hola@ros.es - 944 800 378



ros ©




Lege Oharra - Pribatutasun Politika - Cookie-en erabilera